KOLORETAKO HARRAK

9,99 IVA INCLUIDO

Hay existencias

Descripción

Nabari al dituzue kili-kiliak? Har koloretsuak dabiltza hostoen
artean arrastaka! Dadoaz lagunduta, harra kolore guztiekin
janzten duen lehenak irabaziko du jokoa.

Edukia:
4 har-buru, 24 gorputz-atal 6 koloretan, koloretako dado bat,
jokoaren arauak
Jokoaren prestaketa
Hartu har-buru bana eta kolore bakoitzeko gorputz-atal bana.
Lau jokalari baino gutxiago ari bazarete, utzi soberan dauden
atalak kaxan. Gero, jarri gorputz-atal guztiak mahaiaren erdian,
eta har-buruak, berriz, bakoitza dagokion jokalariaren aurrean.
Utzi koloretako dadoa prest.
Jokoaren garapena
Txandaka jokatu behar da, erloju-orratzen noranzkoan.
Benetako har bat ikusi duen azken jokalariak ekingo dio
partidari. Hasteko, dadoa jaurtiko du.

Zer erakusten du dadoak?
• Zure harrak oraindik ez daukan kolore bat.
Ederki! Har ezazu kolore horretako gorputz-atal bat
mahaiaren erditik eta jar iezaiozu zure harrari.
• Zure harrak dagoeneko badaukan kolore bat.
Lastima! Harrak ezin ditu eduki kolore bereko bi atal.
Beraz, oraingoan, ezingo duzu gorputz-atalik hartu.
Hurrengo jokalariaren txanda da orain.
Jokoaren amaiera
Jokalari batek bere harrean seigarren, eta azken, gorputz-satala
jartzen duenean amaituko da jokoa. Hura izango da partidaren
irabazlea.

Jokoaren aldaerak
Gorde itzazu oinarrizko arauak, baina aldaketa hauek eginda:
• Jokoaren hasieran, jarri harren gorputz-atalak mahaiaren
erdian ahuspez, eta nahas itzazue ondo.
• Harrak oraindik ez badauka dadoan agertu den koloreko
atalik, hartu gorputz-atal bat mahaiaren erditik.
Ondo aukeratu, gero, saiakera bakarra izango baituzu
kolorea asmatzeko! Hartutako atala ez bada dadoan agertu
den kolorekoa, mahaian utzi beharko duzu berriro, eta
hurrengo jokalariaren txanda izango da.
• Dadoan agertu den kolorea harrak jarrita baldin badauka,
ezin izango duzu gorputz-atalik hartu.

3 eta 99 urte bitarteko 2-4 jokalarirentzako joko koloretsua.
Irudiak: Yayo Kawamura
Jokoaren iraupena: 5-10 minutu

Jolasak – HABA – Juegos de cartas

+ 3 URTE

IVA INCLUIDO

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “KOLORETAKO HARRAK”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *